Historia duen kluba
Mungiako udalerrian dagoen hedadura eta edertasun handiko parke natural batean dago, Bilbotik 15 minutura eta Loiuko aireportutik 10 minutura soilik.
Laukariz Landa Klubak kirol-arloko eta ostalaritza-arloko instalazio ugari ditu. Instalazio horien artetik 27 zulo dituen golf-zelaia nabarmendu behar da.
Zulo horietatik lehenengo hemezortziak 1975ean inauguratu ziren eta Puttman jaunak diseinatu zituen. Azken bederatziak 2005eko urrian inauguratu ziren, eta Stirling&Martinek (Global Golf Company) diseinatu zituen.
Golf zelaia
Golf-zelaiak 70 hektarea inguruko azalera du, 27 zulo dituenez gero, 18 zuloko hiru ibilbide ofizial joka daitezke.
Zelaiaren gora-beherak nekagarriak suerta daitezke, eta horregatik, ibilbidea egiten denean ariketa fisiko handia egiten da.
Zelaitik hainbat mendi eta bailara ikusten dira, eta horri jokoa egiten den ingurune naturala eransten badiogu, horra leku zoragarria!
Beraren 9 zuloak ezagutu
Edertasun handiko 5 parekoa da, zuloaren lehenengo zatian txirrista oso aldapatsua du eta ezkerretik eskuinerako malda bat, eta eskuinaldean mugaz kanpo oso arriskutsua dago, greenetik hurbilen dagoen aldean.
Driverra ezkerrerantz jokatu behar da; izan ere, eskuinalderantz dagoen malda dela medio, bigarren kolpea kalearen erdian bideratuta egon ahal izango da.
Hortik, zuloaren aldapa igo ahal izango da, betiere kontuan izanda kalea estutu egiten dela ezkerraldean dagoen bunker bat eta eskuinaldean dagoen mugaz kanpoko bat direla medio.
Greena aurrealdean dauden bi bunkerrek eta atzealdean dagoen beste batek babesten dute, eta horrek are gehiago zailtzen du approach kolpea.
2 zuloa 3 parekoa da, aldapan dago eta tee plataforma du goialdean.
Golfariak zuloaren eskuinaldean izaten ditu arazoak batez ere, zeren rough arriskutsuari erantsi behar zaio mugaz kanpoa oso hurbil dagoela.
Greenak —ezkerraldean eta eskuinaldean dauden bi bunkerrek babesten dute— goitik behera doan aldapa bat dauka, eta horrek oraindik are zailago egiten du parea lortzea.
Ibilbideko lehenengo 4 parean gaude, horren ezaugarria da ezkerreranzko dog-leg itxura duela.
Driverrak bi arazo ditu: bata, zuloaren eskuinaldean dagoen mugaz kanpoa, eta bestea, kalearen erdian dauden bi bunkerrak, driverra biltzen dutenak.
Bigarren kolpea problematikoa izaten da maldatxo batean dagoen eta bi bunkerrek babesten duten greenari zera gehitu behar diogulako, kalearen norabidearekiko eta greenaren kokapenarekiko erabat gurutzatuta dagoen stance-a.
Landa Klubeko ibilbidearen 4. zuloa edertasun handiko zuloa da, 90 graduko dog-leg bat du ezkerraldean. Irteera-kolpeak hain justua izan behar du, ezen kalearen atzealdean dagoen bunkerraren eta kalearen ezkerraldeko basoaren artean jarri behar baita, bestela basoak greenerako bigarren kolpea eragotz baitezake.
Greenera iristea zaila da ezkerraldean bi bunker dituelako eta eskuinaldean aldapa handi-handi bat; horretaz gain, behetik gorako inklinazioa duenez gero, oraindik ere zailagoa egiten da zulo eder hori.
- zuloa jokatzeko alternatiba bat dago: jokalari ausartenak zurezko makila batekin joka dezake eta greenean sartu; arriskatu nahi ez duen jokalariak, ordea, burdin batez jokatuko du plataforman eta hortik hurbil daiteke greenera.
Kaleak beheranzko malda luze bat du eta plataformatik greenera bitarte rough trinko bat da.
Greena honako hauek babesten dute: ezkerraldetik laku batek eta eskuinaldetik bunkerrek
Ibilbideko bigarren 3 parea edertasun handiko zuloa da, hiru lakuz babestua; lehenengo lakuak irteera-kolpea asko zailtzen du laku hori zeharkatu egin behar delako; beste bi lakuek zuloaren eskuinaldea babesten dute.
Horretaz gain, mendi batek babesten du greenaren ezkerraldea. Greena konplikatua da, zeren hura babesten duten bi bunkerrez gain, gehitu behar baita greena oso handia dela eta hura zatitzen duen piano bat duela.
4 parea da, ezkerraldean dog-leg bat du eta malda handi-handi bat zuloaren bigarren zatian.
Driverrak jaitsiera arriskutsua du, eta batez ere, estua, ezkerrean laku bat dagoelako eta eskuinaldean hiru bunker estrategikoki kokatuta. Bigarren kolpearen zailtasun nagusia da stance bat duela eta hankak pilota baino gorago daudela; horretaz gain, greena goialdean du.
Greena bi bunkerrek babesten dute, 23 metroko dimentsioa du eta malda txiki bat.
Lehenengo itzulerako bigarren 5 parea da, eskuinaldean dog-leg txiki bat du, ibar aldapatsu bat, eta azkenean aldapa handi-handi bat greeneraino.
Lehenengo zailtasuna driverrean dago; izan ere, pilota erortzeko lur-eremua estua eta motza denez gero, jokalari askok ezin diote kolperik eman.
Pixka bat eskuinaldean oinarritzea komeni da; izan ere, lurraren itxura dela eta pilota kalearen erdialderantz joaten da, eta kalearen ezkerraldeak oso rough trinkoa du, baita bunker bat ere.
Irteera-kolpearekin eskuinaldeko basoa gainditzen badugu, bigarren kolpeak ibarra boleatuko du eta posizio ezin hobean egongo gara greenera botatzeko, aproach horretan lurraren aldapak eta goialdean dagoen greenak eragiten dute. Greena handia da (37 metro), eta bi bunker handik babesten dute. Greeneko zailtasunak areagotu egiten dira bi plataforma dituelako
Landa Klubeko 9. zuloa edertasun handiko 4 parea da; teea goialdean dago.
Driverraren jaitsierak eskuinaldean oinarritu behar du beti, bigarren kolpean greenera iristea eragozten duen baso bat baitago ezkerraldean. Greena goialdean dago, eta goitik beherako aldapa handi bat duenez gero, puttak zehaztasun handia eskatzen du.
Greenaren eskuinaldea bi bunkerrek babesten dute, eta bunker horiek are gehiago zailtzen duten greenean sartzea.
.
Beraren 9 zuloak ezagutu
10 zuloa 4 parea da, zuloaren lehenengo zatian beheranzko aldapa handi bat dago eta dog-leg txiki bat eskuinalderantz.
Driverraren jaitsierak oso zehatza izan behar du eskuinaldean oso gertu dagoen mugaz kanpo bat dagoelako eta ezkerraldean bigarren kolpea erosotasunez ematea eragozten duten zuhaitzak daudelako. Greenak, 27 zuloetako handiena, bi plataforma ditu.
Plataformarik altuena ezkerraldean dago eta bandera bertan jartzen denean, greenerako sarrera babesten duen bunker bat dago.
Bandera beheko plataforman dagoenean, eskuinaldean, arriskua eskuinaldean dago greenaren ondo-ondoan landaredia trinkoa duen oztopo bat dagoelako.
Gure zelaiko beste zulo handi bat 11. zuloa da, 4 parea.
Landaredia trinkoa duen ibar bat du eta gizonen teearen eskuinaldean laku bat, driverra konplikatuta da malda estua delako eta ezkerraldean eta eskuinaldean dauden bunkerrek egiten duten babesagatik. Komeni da greenerako kolpea zertxobait eskuinalderantz bidaltzea, greenaren ezkerraldea oso konfliktiboa delako.
12 zuloa zelaiko zulorik errazena da.
3 parea da, goranzko malda txiki bat du eta greenak bi plataforma ditu.
Greenaren ezkerraldea bunker batek babesten du eta eskuinaldea zuhaitz batek.
El green está protegido en su lado izquierdo por un bunker y a su derecha por un árbol.
Teea eta greena goialdean ditu eta ibar sakon bat.
4 pare honek hainbat zailtasun ditu irteera-kolpean eskuinaldeko roughak zuhaitz asko dituelako eta ezkerraldekoak, berriz, mugaz kanpo bat du hurbil.
Greenerako kolpea altueraren aldeak eta greenaren inguruan dauden bunkerren kokapena kontuan hartuta jokatu behar da.
Greenak (eskuinaldetik ezkerralderako jaitsiera du, pixka bat malda behera) hainbat zailtasun ditu.
4 pare hau ibilbideko zulorik zailenetako bat da.
Urbanizazioaren eta 15. zuloaren artean dago, eta bere ezaugarri nagusia daukan luzera da.
Komeni da driverra pixka bat ezkerraldean oinarritzea, lurrak eskuinalderanzko inklinazioa duelako zulo inguru osoan zehar.
Bigarren kolpean goialdean dagoen greena hartu beharko dugu aintzat, baita banderaren posizioa ere, beheranzko jaitsiera duen greena azkarra denez gero, puttarekin emandako kolpeek oso zehatzak izan behar dutelako.
15 zuloa zelaiko hirugarren 5 parea da. Teea goialdean dago.
Driverraren jaitsieraren zonak malda txiki bat du ezkerrerantz eta bertan urezko oztopo bat dagoenez gero, zertxobait eskuinalderantz oinarritu behar da.
Bigarren kolpean, driverra luzea izan bada, greenera iristen ahalegin gaitezke, baina arrisku handiko kolpea da ikuspena eragozten duten zuhaitz ugari eta gainditzea oso zaila den laku handi bat daudelako.
Aukerarik ohikoena greenetik 50 metrora dagoen plataformara hurbiltzeko kolpe bat ematea da.
Kolpe horretan arriskua ez da oso handia burdin motz batekin egiten delako; nolanahi ere, 2 zuhaitz daude kalearen erdian eta horietara ez iristeko ahalegina egin behar da.
Hirugarren kolpeak ez du zailtasunik greenaren bi aldeak babesten dituzten bunkerrak urrun samar daudelako.
Greena oso luzea eta estua da, eta ezkerretik eskuinera doan malda txiki bat dago.
16 zuloa lau pare motza da.
Lehenengo kolpearen jaitsiera oso estua da eta ezkerralderantz malda handi bat dago; horretaz gain, kalearen bi aldeak bunker batek babesten ditu, eta ezkerraldean urezko oztopo bat dagoenez gero, kokapena distantzia baino garrantzitsuagoa da.
Greenaren eskuinaldea handik oso hurbil dagoen rough batek babesten du eta ezkerraldea laku batek. Zuloaren zatirik arriskutsuena ezkerraldean dago, urezko oztopoa greenetik hurbil dagoelako, hain zuzen ere.
17 zuloa ibilbideko laugarren 3 parea da, goialdean tee bat du eta ibar sakon bat.
Greena bere eskuinaldean dauden hainbat bunkerrek babesten dute; horregatik, greenaren ezkerraldean oinarritzea komeni da.
18 zuloa zelaiko laugarren 5 parea da eta ibilbideko luzeena.
Luzeena izateaz gain, teetik greeneraino malda bat dago gorantz, eta horrek gehiago zailtzen du zuloa. Kalea oso zabala da, baina driverraren jaitsiera bunker batek babesten du eskuinaldean, eta tamaina handiko zuhaitz batek ezkerraldean. Bigarren kolpearen jaitsiera estua da.
Greena goialdean dago eta ez da ikusten. Ezkerraldea bunker batek babesten du eta hiru plataforma ditu.
Beraren 9 zuloak ezagutu
E19. zuloa zelaiko bosgarren 5 parea da, zuloaren lehenengo zatian beheranzko aldapa handi bat dago eta dog-leg txiki bat eskuinalderantz.
Driverraren jaitsiera bi bunkerrek babesten dute eskuinaldean eta batek ezkerraldean. Bigarren kolpeak ez du zailtasun handirik, beharbada, arrisku txiki bat ezkerraldean. Greena zertxobait goialdean dago, eta ezkerraldean bunker batek babesten du eta zuhaitz batzuk eskuinaldean.
20 zuloa zehaztasun handiko 4 parea da. Dog-leg bat du eskuinaldean, eta lehenengo kolpearen kokapena egokia ez bada, bigarren kolpean ez du greenerako jaurtiketarik izango.
Greena oso babestua dago, aurrealdean bunker bat duelako eta zuhaitz batzuk inguruan.
21 zuloa 4 parea da, beheranzko malda txiki bat du eta dog-leg txiki bat eskuinaldean.
Driverraren jaitsiera hainbat bunkerrek eta zuhaitzek babesten dute eskuinaldean, eta mugaz kanpo batek ezkerraldean.
Greena sarreran dagoen bunker batek eta atzealdean dauden bik babesten dute.
22 zuloa oso luzea ez den 4 parea da, baina irteeran estua denez gero (ezkerraldean lakua eta eskuinaldean mugaz kanpo bat) nolabaiteko zehaztasunez eman beharko da kolpea.
Greena hiru bunkerrek babesten dute, bata ezkerraldean, bestea eskuinaldean eta hirugarrena atzealdean dago.
23. zuloa zelaiko bosgarren 3 parea da, eta greena honako hauek babesten dute: eskuinaldea laku batek eta bunker batek, ezkerraldea bunker batek eta atzealdea greenetik oso hurbil dagoen mugaz kanpo batek.
24 zuloa 4 pare oso luzea da. Driverraren jaitsierak ez du inolako zailtasunik kalea zona horretan oso zabala delako eta inguruan oztopo bakar bat ere ez dagoelako. Hala eta guztiz ere, greenerako kolpea zailtasun handikoa da kolpe luzea delako eta greena bere ezkerraldean dagoen urezko oztopo batetik oso hurbil dagoelako. Horretaz gain, eskuinaldean bunker bat dago, eta horrek are gehiago oztopatzen du kolpea.
25 zuloa goranzko malda txiki bat duen 4 parea da. Driverraren jaitsiera ezkerraldean dagoen bunker batek babesten du.
Kolpe horrek ezkerraldean du arriskua, bertan mugaz kanpo bat dagoelako. Oso garrantzizkoa da pilotaren kokapena, greena pinudi batez inguratuta dagoelako eta bertara iristea oso konplikatua delako lehenengo kolpea ondo kokatuta ez badago.
Greenean behetik gorako aldapa txiki bat dagoenez gero, motz ez geratzea komeni da.
26 zuloa zelaiko seigarren 3 parea da.
Greena zertxobait goialdean dago, eta ezkerraldean bunker batek babesten du eta zuhaizti batek eskuinaldean.
27 zuloa zelaiko seigarren 5 parea da. Driverraren jaitsiera ezkerraldean oinarritu behar da, eskuinalderantz aldapa handi bat dagoelako.
Bigarren kolpeak ez du zailtasun handirik, pilotaren jaitsiera zona libre batean gauzatuko delako.
Greena zelaiko zailenetako bat da honako bi arrazoi hauengatik: Alde batetik, ia oso-osorik inguratzen duen bunker batek babesten duelako.
Beste alde batetik, hiru plataforma oso estu dituelako eta plataforma horien arteko aldeak oso handiak direlako. Oso garrantzitsua da zuloa dagoen plataforman geratzea pilota.